XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikabideei esker burutzen da trukatze hau.

HIRIAN EGITEN DA PRODUKTUEN, ZERBITZUEN ETA IDEIEN TRUKATZEA

Zein herritara joan behar duzu ondoko lanak egin nahi badituzu? Tresneria erosteko (fabrika batetarako, hotel edo eskoletako sukalde handietarako...).

Autobusak eta kamioiak erosteko.

Instrumentuak erosteko (musikarako, laborategirako...).

Krimen batengatik auzitara joateko.

Burtsako akzioak erosteko.

Unibertsitatean ikasketak burutzeko.

Antzerkira ala orkesta ospetsu baten kontzertura joateko.

Pentsa ezazue munduari itzuli bat eman behar diozuela.

Ea ze bidai prestatzen duzuen.

Hiri handian hartzen dira herrialde osoarekin zerikusirik duten erabakiak.

Zoazte zuen herriko Udaletxera eta egin itzazue honako galdera hauek: Herriak bide berria edo autoestrata behar duenean, Udaletxeak erabaki al dezake, bere kabuz, horren eraikuntza? Herriak ibaiaren ura fabriketarako edota arregaketarako erabili nahi badu, edo ibaibidea aldatu nahi badu, Udaletxeak har al dezake erabaki hori ibaia pasatzen den beste udaletxeei ezer esan gabe? Batzutan monumentuak bota edota berreraiki egin behar izaten dira.

Monumentu horiek herrialde osoaren ondare direnean, har al dezake Udaletxeak honelako erabakirik?